EASO Gazte -

EASO Gazte

EASO Gazte Abesbatza, EASO abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 13 eta 19 urte bitarteko neskek osatzen dute, abesbatzan dauden bitartean beraien musika prestakuntza prozesua osatzen dutenak.
Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan hainbat musika eta abesbatza jaialdietan eman ditu kontzertuak; horien artean nabarmenak Donostiako Musika Hamabostaldiko eta Santaderko Jaialdi Internazionaleko hainbat edizio, Ravel en Nouvelle Aquitaine jaialdia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen dituen Miramongo Matineéak edo Burgoseko Cordón Ziklo Kulturala. Modu honetara abesbatzak musikari zein zuzendari garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du, besteak beste, Jakub Hrusa, Antonio Pirolli edo Víctor Pablo Pérez, baita orquestra garrantzitsuekin ere, horien artean daude: Mahler Chamber Orchestra, Ukraniako Orquestra Nazionala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. 2018. urtean, Deutse Grammophon musika zigiluarentzat egin zen Katia eta Marielle Labèque ahizpen “Amoria” proiektuan parte hartu zuen abesbatzak, elkarrekin kontzertu bira egin eta publikoaren eta kritikaren onespena lortu zuten.

Zuzendaria: Gorka Miranda Blanco

coro EASO abesbatza

Pribatasun politika-Legezko oharra / Politica de privacidad-Aviso legal